Igerilekuen kudeaketa lehiaketara aterako dute

Anboto 2014ko urt. 15a, 11:58

Aurtengo udaberrian igerilekuen kudeaketaren esleipena lehiaketa publikora aterako du Otxandioko Udalak. Hiru urterako esleipena izaten da, urtez urte berritzen dena; beti ere, enpresak kudeaketa baldintzak bete baditu eta kontrako iritzirik sortzen ez bada.

 

Udal ordezkarien esanetan, aukera ona da herritarrek lan bat lortzeko, baina argi utzi dute zerbitzu profesionala ematea bermatzen duten proposamenak aurkeztu beharko direla. Beraz, udalak deia luzatzen die esleipen honetan interesa izan dezaketen herritarrei “lehenbailehen udaletxera jo eta baldintzei buruzko informazioa eskatu” dezaten.

Azken hiru urteetan Aiteko S.L. enpresak kudeatu ditu igerilekuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!