Udaletxean Espainiako bandera jartzeko agindua jaso dute

Anboto 2014ko urt. 8a, 13:55

Epaitegiaren azken erabakiaren arabera, otsailaren 10a da agindua betetzeko azken eguna

Espainiako lege bat oinarri hartuta, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak udaletxeko balkoian Espainiako bandera ipini behar zuela jakinarazi zion udalari 2012an. Udalak ez zuen ipini eta administrazioarekiko auzi-prozesua ireki zioten. Harrezkero izan diren errekurtso guztiak aztertu ondoren, behin betiko epaia atera dute. Horren arabera, hilabete biko epea du udalak bai udaletxearen barrualdean, bai kanpoaldean bandera ipintzeko. Epe hori otsailaren 10ean amaituko da.

Agindua "inposaketa" bat dela adierazi dute udal ordezkariek, "karga sinboliko eta politiko handia" duena, eta uste dute "herritarren gehiengo zabal batek" Espainiako bandera ez duela bere egiten: "Uste dugu inposkatea hau ez dagoela udal taldeari zuzendua; herri osoaren kontrako erasotzat jotzen dugu". Horrela, herritarrei "gai honekiko iritzi eta sentipenak askatasunez" agertzeko deia luzatu diete.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!