Munduko musikekin osatutako bertso saioa

Anboto 2013ko aza. 30a, 08:27

Oskar Estanga eta Jon Martin bertsolariek samba, tango eta bestelako doinuekin inprobisatuko dute

Oskar Estanga eta Jon Martin bertsolariek samba, tango eta bestelako doinuekin inprobisatuko dute.

 

Udaleko Euskara Batzordeak antolatuta, gaur, 19:00etan, Bat-batean, munduko musikekin bertsotan bertso saioagaz gozatu ahalko da Mainondo ikastetxeko gimnasioan. Jon Martin eta Oskar Estanga bertsolariek munduko musika estilo anitzen (samba, tango, sona…) gainean sortuko dituzte bertsoak.

 

Agertokiz agertoki hilabeteak daramatzan ikuskizuna da biharkoa, berritzailea, bertsoa beste adierazpide batzuekin gurutzatzen duen horietakoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!