Tasa eta zerga gehienei KPIaren araberako %2ko igoera aplikatuko diete

Anboto 2013ko aza. 17a, 08:30

Tasa eta zerga gehienek %2ko igoera orokorra izango dute 2014an. Salbuespen gutxi batzuk daude; esaterako uraren tasa %8 igoko dute, Uraren Konsortzioak aplikatuko duen igoera berdina.

Tasa eta zerga gehienek %2ko igoera orokorra izango dute 2014an. Salbuespen gutxi batzuk daude; esaterako uraren tasa %8 igoko dute, Uraren Konsortzioak aplikatuko duen igoera berdina.

 

Atzo iluntzean azaroko ohiko udabaltzarra egin zuten Otxandion. Bertan 2014ko ordenantza fiskalei hasierako onerpena eman zieten aho batez. Oro har, tasa eta zergarik gehienei KPIaren araberako igoera aplikatuko diete: %2.

 

Salbuespenen artean uraren kudeaketa osoa hartzen duen tasa dago: %8 igoko dute. Horrela, urtean uraren batez besteko kontsumo minimoan dabilen herritarrari, gutxi gorabehera, urtean zortzi euroko igoerako suposatuko diela kalkulatu dute udal ordezkariek: lau bat euro urarenean eta beste lau estolderian. Otxandioko uraren kudeaketa osoa udalak egiten du eta kobratzen duten zenbatekoa Uraren Konsortzioak kobratzen duenaren parean dagoela azaldu dute. Konsortzioak %8ko igoera onartu du aurten eta udalak ere igoera hori onartu du: “Hemendik urte batzuetara dena kolpera igo beharrean, modu honetara egiteari egokiago deritzogu”, adierazi du Santi Uribe alkateak.

 

Tasa eta zerga batzuk, aldiz, bere horretan manatenduko dituzte, OHZ zerga (ondasun higiezinen gainekoa) esaterako. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko herri denetako katastroa egunaratzeko ardura hartu du, baina oraindik ez dute egin. Horrela, Otxandioko hainbat etxebizitzetan (etxebizitza zaharrenek) orain 40 bat urteko katastroa oinarri hartutako balioen araberako zenbatekoa ordaintzen dute. Beraz, etxebizitza berriagoko beste batzuekin alderatuta, proportzioan, gutxiago ordainduko lukete ordenantzetan igoera bat ezarrita. Zerga hori igotzea “ez litzateke justua izango” azken etxebizitza horietan bizi diren bizilagunentzat, proportzioan igoera handiagoa suposatuko liekelako. Beraz, Aldundiak katastroa eguneratu arte eta eguneraketa hori Otxandion aplikatu arte, oraingoz zerga hori ez igotzea erabaki dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!