Aparkatzea galarazitako tokietan dauden autoei isunak ipintzen hasiko dira

Anboto 2013ko aza. 16a, 08:20

Hainbat kontzientziazio kanpaina eginagatik, bizilagun batzuek autoak galerazitako tokietan aparkatzen jarraitzen dutela dio Udalak eta isunak ipintzen hasiko dira.

Hainbat kontzientziazio kanpaina eginagatik, bizilagun batzuek autoak galerazitako tokietan aparkatzen jarraitzen dutela dio Udalak eta isunak ipintzen hasiko dira.

 

Espaloietan edo hori kolorez bereiztutako guneetan uzten dituzte autoak, zabor bilketa zailduz zein anbulantzien, su-hiltzaileen eta oinezkoen joan-etorriak oztopatuz. Egoera horren aurrean, oinezkoen eskubideak eta oinarrizko zerbitzuen jardunbideak bermatzeko isunak jartzen hasiko dira.

 

Udaleko webgunean argitaratutako ohar baten bidez eman dute neurri horren berri, eta oharra publiko egin eta astebetera ipiniko dela indarrean zehaztu dute. Oharra martitzenean argitaratu zuten; beraz, datorren asteko martitzenetik aurrera hasiko dira isunak ipintzen.

 

Argitu dutenez, Otxandioko trafikoaren zaintza Ertzaintzari dagokio eta isunak Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak kudeatzen ditu. Isunak 200 eurora artekoak izan daitezke.

 

Azkenik, udalak dei egiten die herritarrei autoak horretara bideratutako tokietan utzi ditzaten, horrela oinezkoen joan-etorriak eta oinarrizko zerbitzuen garapen egokia errespetatuz.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!