Energia kontsumoa doan aztertzeko aukera

Anboto 2013ko aza. 14a, 11:08

Etxeko energia kontsumoa doan aztertzeko izen-emate epea ireki du udalak hilaren 29ra arte

Etxeko energia kontsumoa doan aztertzeko izen-emate epea ireki du udalak hilaren 29ra arte.

 

Negua heltzen denean etxebizitzetako energia kontsumoan igoera gertatzen da, batez ere, berogailuaren erabilerak eraginda. Energia kontsumoagaz arduratuta dauden herritarrei doako azterketa egiteko aukera eskainiko die udalak. Horretarako, izen-emate epea azaroaren 29ra arte ireki dute, udaletxean.

 

Horrez gainera, udala sektoreko hainbat enpresagaz elkartu da arlo horretako informazioa batzeko. Bilera horietan jasotako datuak eta ateratako ondorioak herritarrei jakinarazteko batzarra antolatu dute. Batzar hori zapatu honetan egingo dute, 11:30ean, Otxandioko kultur etxean.

 

Aurrekontuen batzarrak

Bestalde, 2014. urteko aurrekontuak lantzeko prozesuaren barruan, Hirigintza Batzordeak auzo batzarrak antolatu ditu. Herriko hirigintzari dagokionez, herritarrek ikusten dituzten premia eta gabeziak jaso nahi dituzte. Azaroaren 19an batzar bi deitu dituzte: 18:00etan, Anteparaluzetako plazan, eta, 19:30ean, San Antonioko ermita aurrean, San Antonio eta Morgaolako bizilagunentzat. Azaroaren 21ean, Mekoletako Arkotxen batuko dira, 19:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!