Jubilatuen eguna ospatuko dute gaur, Mainondon

Anboto 2013ko aza. 10a, 08:26

Bazkaria, sari banaketak eta musika egongo dira

Bazkaria, sari banaketak eta musika egongo dira.

 

Gaur Jubilatuen Eguna ospatuko du Otxandioko Pasealeku jubilatuen elkarteak. Mezaren ostean, 14:00ak aldera, Mainondoko gimnasioan dagoen gunean batuko dira bazkaritara 127 lagun. Bazkaria erdi bana ordaindu dute jubilatuen elkarteak eta udalak. Ohitura den legez, Izurtzako eta Mañariko jubilatuen elkarteko batzordeko hiruna ordezkari ere gonbidatu dituzte. Bazkalostean, elkarteko emakume eta gizon nagusienak omenduko dituzte: Jakobe Garate eta Felix Garaigordobil.

 

Ondoren, udalak eta elkarteak prestatutako bina sari zotz egingo dituzte bertaratzen direnen artean. Segidan, briska txapelketako sari banaketa egingo dute. Musikagaz amaituko dute domekako ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!