Informatika, autodefentsa eta eskulanetan izen-ematea hasi da

Anboto 2013ko urr. 30a, 10:05

Otxandioko Udalak hiru ikastaro abiatuko ditu laster, eta horietan izen-ematea azaroren 4an, astelehenean, amaituko da. Informatika, emakumeentzako autodefentsa eta eskulanak dira hiru ikastaroak, eta udaletxean eman daiteke izena

Otxandioko Udalak hiru ikastaro abiatuko ditu laster, eta horietan izen-ematea azaroren 4an, astelehenean, amaituko da. Informatika, emakumeentzako autodefentsa eta eskulanak dira hiru ikastaroak, eta udaletxean eman daiteke izena.

 

Informatika ikastaroa doakoa da, eta KZgunean eskainiko da urteko hainbat sasoitan. Autodefentsa ikastaroa emakumeei zuzenduta dago, eta azaro erdialdean hasi, eta abenduaren erdialdean amaituko da. Eskolak zapatu goizetan izango dira. Ikastaro horretarako izen-ematea 10 euro da Otxandion erraldatuta daudenentzat, eta 15 euro erroldatu gabekoentzat.

 

Eskulanen gaineko ikastaroa azaroan hasi eta martxoan amaituko da. Ordu biko eskolak izango dira, bariku arratsaldeetan edo zapatu goizetan. Esaterako, kakorratz-lanak, vainica josteko modua eta malla lako eskulanak egiten ikasi ahalko da. Ikastaro horretan izen-ematea 22 euro izango da erraldatuta daudenentzat, eta 27 euro ez daudenentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!