Euskal mitologiak herriko kaleak hartuko ditu gaur

Anboto 2013ko urr. 2a, 08:40

Euskal mitologiako pertsonaiek \'bizia\' hartuko dute herri ekimearen bidez

Euskal mitologiako pertsonaiek \'bizia\' hartuko dute herri ekimearen bidez.

 

Hainbat herritarren eta elkarteren borondatezko lanari esker, gaurko Mitologia Jaia antolatu dute. Euskal mitologiako pertsonaiak liburuetatik kalera ateratzea dute helburu, eta kaleetan jai giroa sortzea.

 

12.30ean umeentzako jolasak egongo dira, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik etorriko diren Berbalagun taldeekin herri bazkari egingo dute 15:00etan, Mainondon. Ondoren, kalejiran helduko dira plazara, eta 18:30ean,‘Zai Zoi Bele’ ekimena hasiko dute Xabier Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariekin. Handik, musikak lagunduta, kalejiran abiatuko dira Aker eta Tartalo pertsonaiek lagunduta.

 

Kalejirak zazpi geraleku izango ditu, eta bakoitzean, herriko zazpi elkartek edo lagun taldek euskal mitologiako beste hainbeste pertsonaia gaur egunera ekarriko ditu, bakoitzak bere modura. Hauek dira pertsonaiak eta elkarteak: sorginak (Arkotxe elkartea), Basajaun (gazte asanblada), Odei (Berbalagun taldea), lamiak (lagun talde bat), Sugoi (Kementsu elkartea), Prakagorri (lagun talde bat) eta Anbotoko Mari (Oletako bizilagunak). Urduri dantza taldeak, Soinubilek eta batukada taldeek plazan eskainiko duten ikuskizunagaz amaituko da ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!