Ate irekiekin hasi dute ludoteka zerbitzua

Anboto 2013ko urr. 24a, 08:21

Astelehenetik martxan da Otxandioko ludoteka. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du, baina otxandiar bi dira hezitzaileak: Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez

Astelehenetik martxan da Otxandioko ludoteka. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du, baina otxandiar bi dira hezitzaileak: Oier Nafarrate eta Oihane Sanchez.

 

Lehenengo aste bietan haur eta gurasoek egitasmo berria ezagutzeko irekita izango dituzte ateak. Izen-ematea ludotekan (Andresa Landan) egin daiteke, astelehenetik eguenera (17:00-19:00).

 

Berramesten izeneko egitasmoak hainbat aldaketa dakartza: 3-12 urtekoek elkarrekin jolasteko aukera izango dute; euskara zerbitzuetatik abiatuta, herriko kale eta parkeetan ere arituko dira, jolaserako espazioak berreskuratuz; eta gurasoek ekintzetan zein antolaketan parte hartu ahalko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!