Errekak garbitzeko deialdia, barikuan

Anboto 2013ko urr. 24a, 08:20

Errekako zikinkeria garbitzera irtengo dira

Errekako zikinkeria garbitzera irtengo dira.

 

Otxandiko Gazte Asanbladak Erreka Eguna ekimena antolatu du barikuan. Urtero legez, herri inguruko erreka guneak garbitzera irtengo dira. Parte hartu gura duten guztientzako 09:00etan ipini dute hitzordua, udaletxe pareko plazan. Batzen diren guztien artean taldetxoak eratuko dituzte, eta bakoitza errekako eremu bat garbitzera joango da.

 

Ondoren, batutako zikinkeria eta zabor guztia plazan ikusgai ipiniko dute, herritarrak kontzientziatu eta errekak garbi mantentzea zein garrantzitsua den erakusteko. Azkenik, parte hartzaileekin luntxa egingo dute gaztetxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!