Plazaren eraberritzea aurkeztuko dute

Anboto 2013ko urr. 18a, 08:23

Udaletxe pareko plaza eraberritzeko proiektua aurkeztuko diete herritarrei gaur, 19:00etan

Udaletxe pareko plaza eraberritzeko proiektua aurkeztuko diete herritarrei gaur, 19:00etan.

 

Udaletxe pareko plaza eta inguruak (pilotalekua, pasealekua…) eraberritzea aurreikusten duen proiektua herritarren aurrean aurkeztuko dute, gaur, 19:00etan, udalbatzar aretoan. Gaurko aurkezpenaren ostean, proiektua kalera aterako dute, eta herritarrei iritzia emateko bideak irekiko dituzte. Asmoa da proiektuko mapak eta beharrezko datu guztiak jasotzen dituen postu bat pare bat asteburutan kalean ipintzea, eta herritarrei horren gaineko iritzia emateko modua eskaintzea. Hain zuzen, urriaren 26an eta 27an plazaren ereberritzearen gaineko erakusketa bat irekiko dute bolalekuan eta herritarrei euren iritzia emateko aukera eskainiko diete.

 

Plaza ereberritzeko asmoa aspaldikoa da. Orain plazako elementu guztiak logika baten barruan eraberritzea ahalbidetuko duen proiektua behin betiko lotzeko azken urratsak ematen ari dira: “Orain zer plaza eta zelan gura dugun zehazteko prozesuan gaude”, adierazi du Santi Uribe alkateak.

 

Plazaren eraberriketak hainbat lan aurreikusten ditu. Esaterako, frontoia zahartuta geratu da, eta materialak aldatuta berriztuko dute. Badago gune bat harbide itxura duena, eta oinezkoentzako deserosoa denez, moldatu egingo dute. Horrez gainera, besteak beste, plaza inguruan dagoen pasealekurako sarbidea erraztu gura dute.

 

Proiektua gauzatzeko hurrengo urratsa finantziazioa lortzea da, eta bide horretatik diru-laguntzak aztertzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!