Margo lehiaketa egingo dute domekan

Anboto 2013ko urr. 18a, 09:15

Otxandioko margo lehiaketak 25. aldia egingo du domekan. Parte hartzea irekia da. Euskarriak zigilatzeko tartea 09:00etatik 10:00etara irekiko dute plaza ondoko bolalekuan.

Otxandioko margo lehiaketak 25. aldia egingo du domekan. Parte hartzea irekia da. Euskarriak zigilatzeko tartea 09:00etatik 10:00etara irekiko dute plaza ondoko bolalekuan.

 

Lanak osatzeko gaia librea da eta margolariek jarraitu beharko duten betekizun bakarra artelana Otxandio herrigunean edo haren inguruetan marraztea da. Lanak 14:00 baino lehen aurkeztu behar dira bolalekuan.

 

Sari banaketa 18:30ean egingo dute. Sariei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ) atxikipena egingo diete (%21). Horrela, irabazleak 553 euro jasoko ditu; bigarren sailkatuak 237 euro eta hirugarrenak 276,5 euro. Herriko lanik onena 158 eurogaz sarituko dute. Lanak aurkeztu dituzten guztiei bazkaria ordainduko die udalak.

 

Lehiaketara aurkezten diren lan denekin salmenta-erakusketa antolatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!