Margo lehiaketa berbagai dela batzarra deitu dute hilaren 16an

Anboto 2013ko urr. 12a, 09:08

Udaleko Kultura Batzordeak urtero herrian egiten den margo lehiaketaren inguruko hausnarketa bultzatu gura du

Udaleko Kultura Batzordeak urtero herrian egiten den margo lehiaketaren inguruko hausnarketa bultzatu gura du.

 

Urtea joan eta urtea etorri, ekimen horretan parte hartzaile gutxi egoten direla azaldu dute, eta lehiaketaren etorkizunari buruz hausnartzeko sasoia heldu dela. Horiek horrela, datorren egueztenean, urriaren 16an, batzar irekia egingo dute udaletxean. Batzarra 20:00etan hasiko da, eta herritarrei parte hartzeko deia luzatu diete.

 

Bertan margo lehiaketaren alderdi positiboak eta negatiboak baloratuko dituzte, eta ekimenaren geroari buruz herritarrek duten iritzia jasoko dute Kultura Batzordeko ordezkariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!