Dokumentala eta musika emanaldiak Gaztetxean

Anboto 2013ko urr. 4a, 08:29

Skasti eta Skontra taldeek ipiniko dute musika

Skasti eta Skontra taldeek ipiniko dute musika.

 

Ohi duten legez, Gaztetxearen opor osteko irekiera ekitaldia prestatu du gaurko Otxandioko Gazte Asanbladak. Gaztetxea irekita, eta denei zabalik dagoela gogoratzeko ekimena da. 18:30ean Asturias, La última revolución obrera izeneko bideo proiekzioa eskaniko dute. Asturiasko Iraultza 1934an Asturiasen gertatu zen langileen matxinadari deitzen zaio. Bigarren errepublikaren sasoian gertatu zen, eta aste bi inguru iraun zuen. Lerrouxen gobernuak hartutako erabakien kontra altxatu ziren.

 

Ondoren, 22:00etan, Skasti eta Skontra taldeen kontzertuak daude. Skasti ska-dance musika lantzen duen talde euskalduna da; Skontra talde asturiarra da, eta punk-folk musika egiten du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!