Herriko plaza izango du hizpide gaur Iñaki Uriartek

Anboto 2013ko urr. 4a, 11:13

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, hitzaldi eta bisita gidatu bana daude gaur eta bihar

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, hitzaldi eta bisita gidatu bana daude gaur eta bihar.

 

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, gaur eta bihar hitzaldi eta bisita gidatu bana egongo dira Otxandion. Gaur, 19:00etan, Iñaki Uriarte arkitektoak Frontoiko plaza, euskal agora izeneko hitzaldi-diaporama (gaztelaniaz) saioa eskainiko du. Bihar, aldiz, Hiribildua berritzen izeneko bisita gidatua egingo dute 12:30ean, plazan bertan. Beste hitzaldi bat ere badago urriaren 26an, Alberto Santanak giza esparru publikoen gainean eskainiko duena.

 

Jardunaldi horietan jorratzen den gaiak gaurkotasuna du Otxandion, urriaren 18an (19:00etan) udalak Plaza Nagusia birgaitzeko proeiktua aurkeztuko duelako plazan bertan. Orduan herritarren iritziak jasoko dituzte, behin betiko proiektua osatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!