Txatxilipurdi elkarteak kudeatuko du ludoteka

Anboto 2013ko ira. 30a, 08:48

Arrasatekoa da Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkartea; 3-12 urte artekoei zuzenduko die eskaintza

Arrasatekoa da Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkartea; 3-12 urte artekoei zuzenduko die eskaintza.

 

Datozen urte bietan Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi eta euskara elkarteak kudeaduko ditu Otxandioko ludoteka eta udalekuak. Herriko hezitzaile bik eroango dute eguneroko jarduna, eta Txatxilipurdik koordinazio lana egingo du ludotekan. Otxandion lehen aldiz eskainiko ditu zerbitzu horiek Txatxilipurdik. Urriaren erdialdean edo azaroan hasiko dira eskaintzarekin. Eguna zehazteko udalagaz eta guraso elkarteagaz hartuemaneten daudela adierazi dute elkarteko kideek.

 

Gazte denak elkarrekin

3 eta 12 urteko gazteei zuzenduta egongo da ludoteka Andresa Landa eraikinean. Talde bakarrean batuko dituzte, denak elkarrekin egongo dira. Horrek, gaztetxoak taldeka antolatzeko ohiko sistema irauliko du. Izan ere, gazteenek nagusienengandik (eta alderantziz) asko ikasi dezaketela uste dute, eta hartuemanak sendotzeko ere, sistema baliagarria dela azaldu dute. Proiektu hori Arrasaten martxan dute orain dela urte bitik hona, eta orain Otxandion txertatu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!