Uren Jaitsiera martxarako izena emateko aukera hilaren 11ra arte

Anboto 2013ko abu. 30a, 08:57
Izena aurrez emanda, hiru euro merkeagoa da.

Izena aurrez emanda, hiru euro merkeagoa da.

 

Miru-Gain mendigoizale elkarteak Uren Jaitsiera iraupen luzeko ibilaldiaren laugarren ekitaldia antolatuko du irailaren 14rako. Hilaren 11ra arte dago aurrez izena emateko epea: federatuentzako 12 euro eta federatu gabekoentzako 17 euro. Ibilaldiaren egunean bertan ere apuntatu daiteke, baina hiru euro garestiagoa izango da:  15 eta 20 euro, hurrenez hurren. Izen-ematearen gaineko xehetasunak honako gune honetan  daude:
mirugain.wordpress.com.


47 kilometroko luzera eta 2.400 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidean zehar herria ureztatzen duten inguruko mendiak igaroko dituzte. Oinezkoek 07:00etan ekingo diote ibilbideari herriko plazatik, eta korrikalariek 08:00etan. San Bernabe, Motxotegi, Altun, Saibi, Urkiolamendi, Anboto, Izpizte, Orixol eta Mirugain mendiak igaroko dituzte, Otxandiora itzuli aurretik. Urkiolako Santutegiaren ondoan anoa postua ipiniko dute askotariko edari eta janariagaz.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!