Lutxi Urigoitia gogoratzen duen murala kenduko du Udalak

Anboto 2013ko uzt. 16a, 12:05
Ekainean Guardia Zibil bi udaletxera joan ziren esanez, Audientzia Nazionalak irekitako instrukzio bat oinarri hartuta, murala kendu behar zutela esanez.

Ekainean Guardia Zibil bi udaletxera joan ziren esanez, Audientzia Nazionalak irekitako instrukzio bat oinarri hartuta, murala kendu behar zutela esanez.

 

Udalak agindua onartzea erabaki zuen eta murala kentzeko prozedura martxan ipini zuten. Prozedura amaitzean murala pintatu egingo dute. Mural hori gaur egun Osasun Zentroa dagoen eraikinean dago. Lutxi Urigoitia 1987an hil zuten Pasaian (Gipuzkoa). ETAko kidea zelakoan bera zegoen etxe batean sartu ziren Guardia Zibilak eta Urigoitia hilik suertatu zen. Bertsio ofizialak dio Urigoitiaren eta Guardia Zibilaren artean izandako tiroketa baten ondoren hil zutela. Akusazio partikularraren arabera Guardia Zibilak buruan eta oso distantzia laburrera egindako tiro baten ondoren hil zen.

 

Murala kentzeko prozedura aurrera eramaten ari zirela Guardia Zibilik bigarren bider joan ziren udalera eta instrukzioaren barruan erantzuteko galdera batzuk utzi zizkieten. Murala dagoen eraikinaren jabetza norena den zen galderetako bat: Udalaren dela, eta lehen solarirua Osasun Zentroak erabiltzen duela erantzun zieten. Ondoren murala nork egin zuen, horretarako diru publikorik ote zegoen edo horrelako muralak egiteko udalaren aldeko erabakiren bat ote zegoen galdetu zieten: udalak erantzun zuen ez zekiela egilea nor zen, ez dagoela diru publikorik bideratuta horretarako eta udalean sekula ez dela bide horretako erabakirik hartu. Azkenik, herrian antzerako muralik bazegoen galdetuta, erantzuna ezezkoa izan zen.

 

\"\" 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!