Bart lonja bat erre da Otxandion

Anboto 2013ko uzt. 15a, 13:44
Elizabarri kalean gertatu zen. Ez da zauritu larririk gertatu. Gazte bat eskua erreta eta beste bat oso nerbioso zegoelako anbulategira eraman zituzten, baina ondo daude.

Elizabarri kalean gertatu zen. Ez da zauritu larririk gertatu. Gazte bat eskua erreta eta beste bat oso nerbioso zegoelako anbulategira eraman zituzten, baina ondo daude.

 \"\"

Bart, gaueko 12:30 inguruan Otxandioko Elizabarri kaleko lonja batek sua hartu zuen. Su-hiltzaileen prentsa bulegotik jakinarazi dutenez, joko elektroniko batean jolasten zebiltzala kanpora ura edatera irten eta itzuli zirenean sofa sutan zegoen. Hura itzali guran erre zuen eskua gazte batek. Horregatik anbulategira eraman zuten eta baita bere laguna ere oso urduri zegoelako.

 

Zortzi su-hiltzaile profesional (Basauri eta Iurretako parkeetakoak), Otxandioko su-hiltzaile boluntario bat eta hiru ibilgailu bertaratu eta ordubete baino lehen sua itzalita zegoen. Badaezpada pare bat portal desalojatu egin zituzten. Su-hiltzaileek eraikina aztertu eta egitura ez zegoela kaltetuta ikusi zuten; kea sartu zela bakarrik. Lonjako gauzaki denak erre egin ziren eta hormak belztu, baina egituran ez zuten kalterik ikusi. Ondoren, bizilagunei etxeetara itzultzen utzi zieten. Lehioak ireki eta gelak aireztatzeko gomendioa eman zieten.

 

Udaletxeko teknikariak badaezpada gertaeraren balorazio bat egitea gomendatu zuten su-hiltzaileek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!