Abentura parkea irekiko dute, baina ez abuztuaren 1ean

Anboto 2013ko uzt. 11a, 10:40
Herritarren Kontseilua deitzeko ez da gutxieneko eskakizunik jaso; asteleheneko udalbatzarrean onartuko dute proiektuaren esleipena

Herritarren Kontseilua deitzeko ez da gutxieneko eskakizunik jaso; asteleheneko udalbatzarrean onartuko dute proiektuaren esleipena.

 

\"\"

 

Azkenean, Abentura Parkea irekiko dute Olazar inguruan. Herritarren Kontseilua deitzeko ez da gutxiengo eskakizunik jaso (hiru eskaera jaso dira, eta 20 behar ziren) udalak eguaztenera arte irekitako epean, eta ondorioz, prozeduragaz aurrera jarraituko dute. Barikuan, kontratazio mahaiak behin-behineko izendapena egingo du, eta asteleheneko udalbatzarrak (20:00etan) behin betikoa eman beharko dio. Ondoren, beste gestio batzuk faltako dira: Aldundiak lurrak esleitzea, esate baterako.

 

Proiektuaren sustatzaileek diote irekiera epea atzeratu egingo dela. Abuztuaren 1erako aurrikusita zegoen: “Abuztuan irekiko dugu edo hori uste dugu, baina oraindik ez dakigu data zehatzik”, adierazi du Joseba Gartzia proiektuko sustatzaileetako batek. Parkeko materiala Frantziako enpresa batetik dakarte. Abentura parkeak herrian zeresana eman du, eta udalak prozesu parte-hartzaileari bidea eman zionean, enkargua behin-behinean geratu zuten. Orain, berriro egin dute eskaria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!