'Izan Bedi Emakumea' antzezlana, gaur, Otxandion

Anboto 2013ko eka. 21a, 08:50
Legegintzaldi honetan Otxandioko Giza Eskubideen Batzordea berdintasun plana diseinatzen ibili da. Lan ildo garrantzitsuena izan den berdintasunaren esparrua, parte-hartzea oinarri, herriko emakumeekin landu dute

Legegintzaldi honetan Otxandioko Giza Eskubideen Batzordea berdintasun plana diseinatzen ibili da. Lan ildo garrantzitsuena izan den berdintasunaren esparrua, parte-hartzea oinarri, herriko emakumeekin landu dute.

 

Etapa horri amaiera eman eta herritarrei eskerrak emateko, ekainaren 21ean, 22:00etan, Izan Bedi Emakumea antzezlana antolatu dute, Mainondoko gimnasioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!