Musika, dantza eta bertso bira, Mekoletako jaietan

Anboto 2013ko eka. 7a, 13:08
Unai Iturriagak, Igor Elortzak, \'Abarkas\'-ek eta Beñat Ugartetxeak Bertso Bira egingo dute bihar

Unai Iturriagak, Igor Elortzak, \'Abarkas\'-ek eta Beñat Ugartetxeak Bertso Bira egingo dute bihar.

 

Mekoletan San Bernabe jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Gaur, 23:30ean, txupina botako dute jaiei hasiera emanez, eta segidan Belako eta Seiurte taldeen, eta, Gorrotxa DJaren kontzertuak egongo dira Arkotxe kultur elkarteko egoitzan.

 

Zapatuko egitarauari Otxandioko Urduri dantza taldearen saioak emango dio hasiera, 17:30ean. Ondoren, Txan Magoak magia erakustaldia eskainiko du. 23:30ean, Bertso bira hasiko dute; Unai Iturriaga, Igor Elortza, Beñat Ugartetxea eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariak eta Arantzarte dantza taldea baserriz baserri ibiliko dira 01:00 ingurura arte. Urtero lez, azken baserriko ugazaba den Pedro Orueren bertsoak emango dio amaiera ekimenari. Ondoren, Arkotxeko egoitzan jarraituko du jaiak Xabi Aburruzaga eta Joseba Urrutiaren erromeriagaz.

 

Azkenik, ekainaren 11n, San Bernabe egunean, meza eta luntxa egongo dira 13:00etan eta mus eta briska txapelketa 17:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!