Vulcano eguna ospatuko dute gaur

Anboto 2013ko eka. 1a, 08:32
Aurten seigarren bider, Otxandioko Vulcano futbol taldeak Vulcano Eguna antolatu du gaurko. 10:45etik aurrera futbol 7ko torneoa jokatuko dute futbol zelaian benjamin eta kimu mailetan

Aurten seigarren bider, Otxandioko Vulcano futbol taldeak Vulcano Eguna antolatu du zapaturako. 10:45etik aurrera futbol 7ko torneoa jokatuko dute futbol zelaian benjamin eta kimu mailetan.

 

Benjaminetan, Lemoa, Zeanuri, Igorre, Artea eta Vulcano I eta II taldeak ariko dira. Kimuetan, berriz, Aurrera, Abetxuko, Lakua eta Vulcano taldeak ibiliko dira nor baino norrago. Pasealekun bazkaritara batu aurretik, trikipoteoa egingo dute jai giroa herri guztira zabalduz. 18:00etatik aurrera futbolin puzgarri bat atonduko dute plazan. Ondoren, 20:00 inguruan, falta jaurtiketa txapelketaren bigarren aldia egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!