Korrikaren sustatzaileetakoa zen Joseba Kanpo hil da

Anboto 2013ko mai. 27a, 11:29
Bilbotarra zen, baina Otxandion egin zuen ia bizitza osoa

Bilbotarra zen, baina Otxandion egin zuen ia bizitza osoa.

 

Gaur goizaldean hil da Joseba Kanpo, Korrikaren sustatzaileetako bat. Deustuko IMQ erietxean zegoen ingresatuta. Bilbon jaio zen, baina familia Otxandiokoa zuen eta han egin zuen ia bere bizitza osoa. Hasieratik AEKn sartuta egon zen eta Korrikaren sustatzaileetako bat izan zen bere lehen edizioetan. Urte birik behin egiten den euskararen aldeko ekimena lehenengoz antolatu zuen taldeko partaidea izan.

 

"Joseba Kanpok Korrikaren eta euskararen alde lan oparoa egin zuen bere hasieretan, erreferentea izan zen, eta gure doluminak eman gura dizkiogu familiari", du adierazi Gasteizko bulegotik Otxandioko AEKko klaseak kudeatzen dituen Oskar Bustok.

 

AEK-k Kanporen omenezko ekitaldia egiteko asmoa du barikuan, Otxandion, Bilboko bulegotik aurreratu dutenez.

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!