Motxotegi basoko 1.700 zuhaitzen aprobetxamendua esleituko dute

Anboto 2013ko mai. 24a, 10:16

Hamar bat hektareako lur zatian daude zuhaitzak

Hamar bat hektareako lur zatian daude zuhaitzak.


Atzo Otxandion egindako udabaltzarrean Motxotegi basoan udal jabetzako lurretan dagoen egurraren aprobetxamendua esleitzeko prozedura hasi zuten baldintza-orria onartuta. Datorren astetik aurrera eskuragarri egongo da. Motxotegiko zonalde hartan egiten den hirugarren garbiketa zela eta 1.700 bat zuhaitz (altzifre lawson –ak) daudela adierazi zuten. Zuhaitzek 50 bat urte dituzte. Guztira 10 bat hektarea hartzen ditu zonalde hark eta 1.500 estereoko materiala ei dago.

 

Bestalde, Isidoro Garmendia EAJren zinegotzia izandakoaren ordezkoa bilatzeko prozedurak aurrera darrai. Hauteskunde-batzordeak zerrendan hurrengo zegoenaren datuak bidali, baina pertsona horrek proposamenari ezetz esan dio. Hauteskunde-batzordeari erantzunaren berri emango dio udalak eta zerrendan hurrengo zegoenaren datuak jasotzen dituztenean EAJko zingotzi izatea proposatuko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!