Orientazio probetan 600 gaztetxok parte hartuko dute

Anboto 2013ko mai. 27a, 08:10

Maiatzaren 28, 29 eta 31rako Orientazio Proben bosgarren aldia antolatuko dute Otxandioko Mainondo Herri Ikastetxean hasita. Probaren helburua da, ikastetxetik abiatu eta hainbat tokitan ipinitako balizak bilatzea eta ibilbidea ahalik eta arinen egitea, orientaziorako dituzten gaitasunak erabilita

Maiatzaren 28, 29 eta 31rako Orientazio Proben bosgarren aldia antolatuko dute Otxandioko Mainondo Herri Ikastetxean hasita. Probaren helburua da, ikastetxetik abiatu eta hainbat tokitan ipinitako balizak bilatzea eta ibilbidea ahalik eta arinen egitea, orientaziorako dituzten gaitasunak erabilita.

 

Iaz, 500 ikasle txanda bitan banatu ziren, eta estu samar aritu ziren. Aurten, 14 ikastetxetako ia 600 ikasle datozenez (LHko 5. eta 6. mailakoak), hiru txanda egingo dituzte: 09:30ean hasiko dira goizetan, eta 14:10ean arratsaldetan. Hilaren 28an Bilbo, Legutio eta Gasteizko ikastetxetako ikasleak ariko dira.

 

Hilaren 29an, Otxandiokoaz gainera, Zaldibar, Abadiño, Lemoa, Zeanuri eta Arteakoak, eta maiatzaren 31n, Arratzu, Igorre, Gasteiz, Aramaio eta Areatzakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!