Asteburuan liburu azoka egingo dute

Anboto 2013ko mai. 3a, 08:35
Eguraldiaren eraginez, joan zen asteburuan bertan behera utzi zuten liburu azoka asteburu honetan antolatuko du udalak

Eguraldiaren eraginez, joan zen asteburuan bertan behera utzi zuten liburu azoka asteburu honetan antolatuko du udalak.

 

Zapatuan eta domekan udalatxe pareko plazan egingo dute, 12:30etik 14:30era. ‘Atera zure liburuak plazara!’ leloagaz liburuak saldu, trukatu, eman edo oparitzeko gunea izango da. Nahi duenak bere postua ipini ahal izango du. Udalak 600 liburu baino gehiago ipiniko ditu herritarren eskura euro baten truke. Liburutegian, espazioa irabazteko, garbiketa egin dute eta hango liburuak izango dira salgai ipiniko dituztenak. Bildutako dirua liburutegian bertan inbertituko dute.

 

Domekan bertan, umeentzako ipuin kontalariak eta marrazki tailerra ere egongo dira 12:30etik aurrera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!