Amaren Alabak taldeagaz kantu-afaria bihar, Mekoletan

Anboto 2013ko mai. 3a, 08:32
Emakumez osatutako Zuberoako taldea etorriko da

Emakumez osatutako Zuberoako taldea etorriko da.

 

Zapatuan, bosgarren aldia egingo du Mekoletako Arkotxe kultur elkarteak antolatzen duen kantu afariak. Urtero Ipar Euskal Herriko musikariak ekartzen saiatzen dira, eta aurten, Zuberoako Amaren Alabak taldea gonbidatu dute.

 

Amaren Alabak lau emakume zuberotarrek osatutako musika talde berezia da. A capella kantatuz, emanaldietan kantuak koreografiaz laguntzen dituzte. Zuberoako tradizioko kantu moldea eta eragin modernoak nahasten dituzte: “Tradizioari ikuspegi modernoa ematen diote”, adierazi du Arkotxeko Josu Zabalak.

 

Helburua, urtero legez, musika taldeak zein afaritara batzen direnak kantuak elkarrekin abestea da. Orain arteko saioetan Angel Duhalde eta Erramun Martikorena ekarri dituzte, besteak beste. Denak gizonezkoak izan direla ohartuta, aurten emakumeen taldea ekartzea erabaki dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!