Garmendiaren ordezkoa aurkitzeko prozedura hasi dute

Anboto 2013ko api. 26a, 09:31
Legegintzaldi honetan EAJ alderdiko zinegotzia den Isidoro Garmendia apirilaren 9an hil zen gaixotasun baten ondorioz. Atzoko udalbatzarrean Garmendia gogoratu eta ordezkoa bilatzeko prozedura hasi zuten

Legegintzaldi honetan EAJ alderdiko zinegotzia den Isidoro Garmendia apirilaren 9an hil zen gaixotasun baten ondorioz. Atzoko udalbatzarrean Garmendia gogoratu eta ordezkoa bilatzeko prozedura hasi zuten.

 

Santi Uribe alkateak (Bildu) gogoratu zuen Garmendia udalbatzarraren hasieran: “Udalaren eta Otxandioren alde egindako lana eta dedikazioa eskertu gura dizkiogu”. Garmendiaren ordezkoa bilatzeko hauteskunde-batzordeari zerrendan hurrengo kokatu dagoenaren datuak eskatu dizkiete. Erantzuna jasotzean Otxandion zinegotzi izatea proposatuko diote.

 

Isidoro Garmendiak 63 urte zituen eta azken urteetan Durangon bizi zen. Gernika-Lumoko BBKren sukurtsaleko zuzendaria zen eta bere seme Iñaki Garmendiak Mirandes futbol taldeagaz jokatzen du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!