Asteburuan argizaiolen gaineko erakusketa ikusgai

Anboto 2013ko api. 27a, 08:51
Asteburuan, egurrean landutako 35 bat argizaiolagaz osatutako erakusketa egongo da ikusgai bolalekuko aretoan. Oletan bizi den Alberto Barrondo da argizaiolen egilea

Asteburuan, egurrean landutako 35 bat argizaiolagaz osatutako erakusketa egongo da ikusgai bolalekuko aretoan. Oletan bizi den Alberto Barrondo da argizaiolen egilea.

 

Gaur 18:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta domekan, goizez zein arratsaldez: 12:30etik 14:30era, eta 17:30etik 20:30era. Sarrera doakoa da. Argizaiola, sasoi batean hildakoei argia eroateko funtzioa zuen egurrezko taula bat zen, argizaria bueltan kiribildua zuena.

 

Liburu azoka atzeratu dute

Bestalde, asteburu honetan udalak antolatu gura zuen liburu azoka atzeratzea erabaki dute, iragarrita dagoelako hotza eta elurra egingo dituela. Oraindik ez dute beste datarik finkatu. Erabakitzean, webgunean iragarriko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!