Autozaintzan sakontzeko ikastaroa eskainiko dute

Anboto 2013ko api. 13a, 08:32
Menpekotasuna duten senideak zaintzen jarduten duten lagunei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du udalak. Ikastaroa maiatzetik ekainera izango da, eta ordu biko sei saiok osatuko dute. Apirilaren 22ra arte eman daiteke izena udaletxean. Ikastaro hau udalak aurten abiatu duen Nagusi Prozesuaren barruko ekimena da

Menpekotasuna duten senideak zaintzen jarduten duten lagunei zuzendutako doako ikastaroa eskainiko du udalak. Ikastaroa maiatzetik ekainera izango da, eta ordu biko sei saiok osatuko dute. Apirilaren 22ra arte eman daiteke izena udaletxean. Ikastaro hau udalak aurten abiatu duen Nagusi Prozesuaren barruko ekimena da.

 

Ikastaroa zaintzaile ez-profesionalei zuzenduta dago, eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzeko zein jardunbide horretan sortu daitezkeen arrisku faktoreak detektatzen laguntzeko gakoak eskaintzea du helburu. Horrela, lehenengo saio bietan, besteak beste, zaintzan jarduteko planifikazio egoki baten garrantziaz ariko dira.

 

Ondorengo hiru saioetan zaintzaileen bizi kalitatean eragiten duten faktoreak izango dituzte berbagai: atseden eta lo beharrak, antsietatea, pentsamendu negatiboen kontrola, isolamendua, hartu-eman sozialak, elikadura egoki baten garrantzia… Azken saioan zaintza plan indibiduala antolatzeko estrategiak landuko dituzte; norbera zelan zaindu, ondoren besteak zaintzeko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!