Udaberri Jaia biziberritu gura dute elkarteen laguntzagaz

Anboto 2013ko api. 8a, 08:30
Apirilaren 20an Udaberri Jaia ospatuko dute Otxandion. Sasoi batean indar handiko jaiak izan arren, azken urteetan gainbehera etorri da. Horregatik, aurten herriko elkarte eta eragileen inplikazioa bilatu dute antolatzaileek: \"Herrian elkarte asko daude, eta denon laguntzagaz eta denon artean jaiak biziberritzen saiatu gura dugu\", adierazi du Oihane Sanchez antolatzaileetako batek

Apirilaren 20an Udaberri Jaia ospatuko dute Otxandion. Sasoi batean indar handiko jaiak izan arren, azken urteetan gainbehera etorri da. Horregatik, aurten herriko elkarte eta eragileen inplikazioa bilatu dute antolatzaileek: "Herrian elkarte asko daude, eta denon laguntzagaz eta denon artean jaiak biziberritzen saiatu gura dugu", adierazi du Oihane Sanchez antolatzaileetako batek.

 

Urduri dantza taldeagaz, Iluntxo pilota eskolagaz, Vulcano futbol taldeagaz eta gurasoen elkarteagaz batu dira, eta Sanchezek adierazi duenez, den-denok erakutsi dute laguntzeko prestutasuna. Apurka-apurka egitaraua osatzen dabiltza, eta datozen egunetan zehaztuko dute programazio osoa.

 

Edozelan ere, dagoeneko badituzte erabakita egun horretarako musika kontzertuak. Apirilaren 20ko iluntzean, Sermond’s, Indarrap eta Luhartz taldeen musikak girotuko du Udaberri Jaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!