Maider Undak zilarrezko domina irabazi du Europako Txapelketan

Anboto 2013ko mar. 26a, 09:47
Zilarrezko dominarekin itzuli da Maider Unda etxera Tblisin (Georgia) jokatutako Europako Borroka Txapelketatik

\"\"

Zilarrezko dominarekin itzuli da Maider Unda etxera Tblisin (Georgia) jokatutako Europako Borroka Txapelketatik. 2010ean Bakun eta 2012an Belgraden lortutako brontzezko dominak hobetu ditu honenbestez finalean. Egungo Olinpiar txapelduna den Natalya Vorobeva Errusiarrak ez zion bat ere aukerarik utzi eta 0-4, 0-2 galdu zuen finalean.

 

Maider Undak (Oleta, 1977) azken urteotan bere kirol ibilbideko emaitzik onenak eskuratu dihardu. Iaz, Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko dominagaz etorri zen etxera. Berria egunkarian egindako adierazpenetan azaldu duenez, "nire bidean nire entrenatzailea da noraino hel naitekeen dioena, eta nik hari jarraitzen diot. Nik ere ezin dut ulertu. 35 urterekin brontzezko domina irabazi nuen Londresen, eta orain beste bat, zilarrezkoa. Aurretik lana ondo egina dagoen seinalea da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!