Zuhaitz eguna 200 haritz eta pago landatuz ospatuko dute

Anboto 2013ko mar. 23a, 08:11
Urteroko ohiturari eusteko, gaur, zuhaitz eguna ospatuko dute Otxandion. Normalean, Bizkaiko Foru Aldundiak banatzen zituen landareak eskaria egiten zuten Bizkaiko herrien artean. Baina aurten, ez dute landarerik doan banatu, eta udalak erosi egin ditu

Urteroko ohiturari eusteko, gaur, zuhaitz eguna ospatuko dute Otxandion. Normalean, Bizkaiko Foru Aldundiak banatzen zituen landareak eskaria egiten zuten Bizkaiko herrien artean. Baina aurten, ez dute landarerik doan banatu, eta udalak erosi egin ditu.

 

Guztira 200 zuhaitz landare erosi ditu udalak: 180 haritz eta 20 pago. Horiek guztiak landatzeko, gaur, 10:00etan, ipini dute hitzordua Astikurutzeko elurzuloaren inguruan. Ahal duenak aitzurra eraman dezala eskatu dute. Iazko zonalde berean ibiliko dira aurten ere. Iaztik hona ihartu diren landareak aldatu eta osatu barik geratu zen zonaldea osatuko dute. Ondoren, 11:00etakoa egongo da denentzako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!