Jaiak antolatzen parte hartzeko deia egin dute

Anboto 2013ko mar. 16a, 08:22
Uztailean Santamaña jaiak ospatuko dituztela-eta, urtero legez, jaiok antolatzeari hilabete batzuk lehenago ekingo dio jai batzordeak. Lehenengo batzarra martxoaren 26ko martitzenean egingo dute, 20:00etan, udaletxean

Uztailean Santamaña jaiak ospatuko dituztela-eta, urtero legez, jaiok antolatzeari hilabete batzuk lehenago ekingo dio jai batzordeak. Lehenengo batzarra martxoaren 26ko martitzenean egingo dute, 20:00etan, udaletxean.

 

Batzar horietan, herriko jai nagusiak diseinatu eta hainbat ekitaldi antolatzen dituzte: danborrada, kalejirak, txapelketak, dantzak, kontzertuak, umeen eguna, antzerkiak edota pilota partiduak, beste hainbat eta hainbat ekintzaren artean. Horregatik, jaien gaineko bere iritzia emateko, ekarpenen bat egiteko eta antolaketa orokorrean parte hartzeko gogoa duten herritarrei lehenengo batzar horretara joateko deia egin die jai batzordeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!