Korrikaren inguruko jaia izango da martxoaren 17an

Anboto 2013ko mar. 10a, 08:02
Korrikaren harira antolatutako lehen ekitaldia gaurko bakarrizketa saioak dira, Mainondon

Korrikaren harira antolatutako lehen ekitaldia gaurko bakarrizketa saioak dira, Mainondon.

 

Korrikaren harira Otxandion sortu duten batzordeak egitarau zabala antolatu du datozen egunetarako. Gaur, 19:00etan, Euskalduna naiz eta arraro nago bakarrizketa saioak egongo dira Mainondoko gimnasioan.

 

Hilaren 17rako, berriz, Korrikaren inguruko jaia antolatu dute goizetik eguerdira arte. Goizeko 11:30ean, Korrikaren inguruko tonbola abiatuko dute. 12:00etan, gaztetxoei begirako jolasak egingo dituzte plazan. Ondoren, 12:30 inguruan, pintxo jana egiteko aukera eskainiko dute, eta 13:30ean, Korrikaren aurkezpena egingo dute.

 

Martxoaren 20an, Korrika Otxandiotik sartuko da Durangaldean. Aurreikusitako ordutegian badabiltza, 11:58an igaroko da. Korrika Baionan amaituko da hilaren 24an, eta bertarako autobusa antolatu dute: udaletxean eman daiteke izena, hilaren 20a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!