Iñaki Pujana libre geratu da, 27 urte preso egon ondoren

Anboto 2013ko mar. 1a, 09:18
27 urte kartzelan eman ondoren, joan zen asteko eguenean aske geratu zen Iñaki Pujana otxandiarra. Bariku goizean heldu zen Otxandiora eta ongietorri ekitaldia egin zioten. Martxoaren 9an, 13:00etan, beste ongietorri ekitaldi bat egingo diote.

Txalapartariak eta bertsolariak izango dira eta herriko hainbat kultur eta kirol taldek oroigarri bana emango diote. Ondoren, Mainondo eskolako gimnasioan bazkari herrikoian batuko dira. Bazkalostean berbena batek alaituko du giroa.

Iñaki Pujana 1986ko abuztuan atxilotu zuen Frantziako poliziak.  La Sante kartzelan egon ondoren, 1991n Espainiara estraditatu zuten. Harrezkero  Espainiako hainbat kartzeletan egon da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!