Ruben Garate gogoratzeko mendi martxa egingo dute

Anboto 2013ko ots. 15a, 09:30

Preso bat bisitatzera zihoala auto istripuz hil zen orain 12 urte. Motxotegira igoko dira bihar

Preso bat bisitatzera zihoala auto istripuz hil zen orain 12 urte. Motxotegira igoko dira bihar.

Otxandioko Herrira mugimenduak Ruben Garate gogoratzeko mendi martxa antolatu du biharko. Garate orain 12 urte hil zen, Madrilgo preso bat bisitatzera zihoala auto istripu bat izan zuenean.

Goizeko 09:30ean ipini dute hitzordua. Plazatik abiatu eta Motxotegira igoko dira. Tontor horretan Garate gogoratzen duen monolito bat dago. Omenaldi ekitaldia egin ondoren, mokadu bat jan eta herrira jaitsiko dira, eta trikipoteoa egingo dute herriko tabernetan.

Ondoren, 15:00etan, bazkaritara batuko dira Kementsu elkartean. Gaur ere erosi daitezke bazkaritarako txartelak Kementsu elkartean. Otxandioko Herrirak gogoratu duenez, presoen dispertsioak 40 auto istripu eta 13 zauritu eragin zituen 2012. urtean zehar. Dispertsioa hasi zenetik hona, 17 lagun hil direla ere salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!