'Korrika' prestatzeko batzordea sortu dute

Anboto 2013ko ots. 8a, 12:25
Bi urterik behin AEKk -euskararen irakaskuntzen diharduen erakundeak- antolatzen duen Korrika ekimena aurtengo martxoaren 20an igaroko da Otxandiotik

Bi urterik behin AEKk -euskararen irakaskuntzen diharduen erakundeak- antolatzen duen Korrika ekimena aurtengo martxoaren 20an igaroko da Otxandiotik.

 

Egun horri begira dena prest egon dadin, aurretiko lana egin behar da (materiala eta kilometroak saldu, bazkari herrikoia…), eta hori guztia prestatzeko, Korrika Batzordea eratuko dute Otxandion.

 

Bide horretan, gaur, 19:00etan, batzarra deitu dute Andresa Landan: "Parte hartu gura duten herritar denentzako zabalik dago, lanak denon artean banatuta hobeto irteten direlako", adierazi du Egoitz Unamuno euskara teknikariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!