Nagusien bizi kalitatea zelan hobetu aztertuko dute

Anboto 2013ko urt. 20a, 08:50
Herriko nagusien bizi kalitatea hobetzeko ikerketa parte-hartzailea abiatu du udalak. Asmoa da azterketa hori ikuspegi integralaz egitea, hau da, nagusien bizi kalitatea hobetzeari zuzendutako politika guztien gaineko hausnarketa egitea

Herriko nagusien bizi kalitatea hobetzeko ikerketa parte-hartzailea abiatu du udalak. Asmoa da azterketa hori ikuspegi integralaz egitea, hau da, nagusien bizi kalitatea hobetzeari zuzendutako politika guztien gaineko hausnarketa egitea.

 

Ikerketa urtarriletik ekainera luzatuko da. Lau ikerketa eremu identifikatu dituzte: osasuna, komunitatea (belaunaldien arteko hartu-emanak, auto-antolaketa…), hezkuntza, kultura eta aisialdia, eta baliabideak. Azken puntu honekin lotuta, gogoan izan behar da udalak nagusien egoitzaren ondoko eraikina erosita duela, eta anbulatorio berria egingo duten eraikineko bigarren eta hirugarren solairuak ere helburu horietarako bideratzeko asmoa dutela.

 

Egitasmoa gauzatzeko ikerlariez eta herritarrez osatutako lantaldea eratuko dute. Herritarrei dei egin diete prozesuan modu aktiboan parte-hartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!