Etxeko berokuntza zelan optimizatu irakatsiko dute

Anboto 2013ko urt. 11a, 08:55
Bihar goizeko ikastaroan energia aurrezteko etxeko isolamendua zelan hobetu azalduko dute

 

Bihar goizeko ikastaroan energia aurrezteko etxeko isolamendua zelan hobetu azalduko dute.

 

Etxe batean energia aurrezteko modu asko dago. Esaterako, berokuntza sistemari dagokionez, berogailuak sortzen duen beroari ahalik eta gehien eustea garrantzitsua da. Horregatik, Otxandioko Udalak berokuntzari eta etxeko isolamenduari buruzko gakoak ematen dituen ikastaroa antolatu du zapatuan. Herritarrak 09:30ean daude deituta Mainondo eskolako haurreskolan. Ikastaroak 90 minutu inguru iraungo du.

 

Bertan, etxea modu eraginkorrean zelan isolatu azalduko dute. Horrez gainera, berokuntza sistemaren inguruko hainbat datu emango dituzte: beroaren transmisioa zelan ematen den, beroa sortzeko zer sistema dagoen… Herritarrek euren dudak galdetzeko aukera ere izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!