Zerbitzuak edo objektuak trukatzeko azoka gaur

Anboto 2012ko abe. 15a, 08:40
Gaur arratsaldean truke azoka antolatu dute gazte asanbladaren eta herritarren artean

Gaur arratsaldean truke azoka antolatu dute gazte asanbladaren eta herritarren artean.

 

Otxandioko gazte asanbladaren eta hainbat herritarren ekimenez, truke azoka egingo dute gaur, 17:00etatik 20:00etara, udaletxe aurreko plazan. Azokan, askotariko objektuak (arropa, liburuak, musika diskoak, etxe-tresnak…) ez ezik, zerbitzuak ere trukatu ahal izango dira; hau da, autoak konpontzen abila denak, haurrak eskolara eroateko prest dagoenak edo azpiegitura elektrikoak egiten dakienak, zerbitzu horiek trukatu ahal izango ditu.

 

Trukerako erabili ezin daitekeen gauza bakarra dirua da. Gainerakoan, negoziazioak, tratuak… Nork bere abilidadearen arabera egingo ditu. Postuak bizpahiru lagunen artean jartzea gomendatu dute, bat  zaintzen geratzen den artean, besteek postu denak ikustera joateko modua izan dezaten. Izen-ematea amaituta dago, baina egunean bertan ere bertaratu daitekeela jakinarazi dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!