Kementsu Elkarteak azoka antolatu du Otxandion

Anboto 2012ko abe. 14a, 08:39
Otxandioko Kementsu Elkarteak baserriko produktuen azoka antolatu du abenduaren 16rako. 50 postu inguruk osaturiko azoka izango da eta baserritarrek eta artisauek beraien produktuak erakutsi eta salduko dituzte goiz guztian zehar

Otxandioko Kementsu Elkarteak baserriko produktuen azoka antolatu du abenduaren 16rako. 50 postu inguruk osaturiko azoka izango da eta baserritarrek eta artisauek beraien produktuak erakutsi eta salduko dituzte goiz guztian zehar.

 

 

Talogileak, eta zestagileak egongo dira, ortuariak, baserriko ogia eta beste hainbat produktu eskuratzeko aukera ere izango da. Eguerdiko ordu batetan herri kirolen erakustaldiari ekingo diote. Lasto altxaketan Euskal Herriko txapelduna den Jon Lapazaran arituko da eta ingude altxaketaren erakustaldia ere izango da. Herriko trikitilariek zein beste elkarte batzuetako kideek kale animazioan parte hartuko dute eta postu batean txorizo edo hirugiharrez egindako talo otartekoak salduko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!