Herritarrekin batera egokituko dute Herri-ola garai berrietara

Anboto 2012ko aza. 29a, 08:30
Herri-ola egitasmoak Otxandioren arlo guztietako garapen eredua definitzen du: kirol edo kultura arlokoa, etxebizitza politiken edo mugikortasunaren ingurukoa, parekidetasunaren edo energia subiranotasunaren gainekoa... Badira urte batzuk martxan ipini zutela, eta harrezkero hainbat aurrerapauso eman dituzte

Herri-ola egitasmoak Otxandioren arlo guztietako garapen eredua definitzen du: kirol edo kultura arlokoa, etxebizitza politiken edo mugikortasunaren ingurukoa, parekidetasunaren edo energia subiranotasunaren gainekoa... Badira urte batzuk martxan ipini zutela, eta harrezkero hainbat aurrerapauso eman dituzte.

 

Hala ere, krisia hasi zenetik hona errealitatea aldatzen ari da: “Arriskuak eta aukerak eskutik datozen garaian bizi gara”, diote udal ordezkariek. Horregatik, martxan ipini dute Herri-ola egitasmoaren gaineko hausnarketa prozesu zabal eta dinamikoa,  eta prozesu hori herritar eta eragile guztien artean egin gura dute.

 

Bide horretatik, herritarren iritziak jasotzeko 13 kafe-tertulia antolatuko dituzte. Kafe-tertulia bakoitzean Herri-olan jasotzen diren arlo bakoitzeko ildo estrategikoak izango dituzte eztabaidagai. Lehenengo hiru hitzorduak urtea amaitu aurretik  egingo dituzte. Abenduaren 5ean, 19:00etan, uraren kudeaketaren gainean jardungo dute Bolalekuan. Hilaren 12an, 19:00etan, kultur eredua eztabaidatuko dute Bolalekuan. Azkenik, hilaren 19an, 18:00etan, kirol ereduaren inguruko hausnarketa proposatuko dute Mainondoko gimnasioan. Gainerako batzarrak 2013an zehar izango dira. 

 

Hausnarketa prozesuaren harira Otxandioko Udalak egindako bideoa:

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!