Mendian ibiliz euskara praktikatzeko ekimena antolatu dute

Anboto 2012ko abe. 5a, 12:35
Abenduaren 6tik 9ra Urkiola, Leungane, Mirugain eta Orixolerako irteerak prestatu dituzte Otxandioko Berbalagunek eta Lizardi Mintza Taldeak.

Abenduaren 6tik 9ra Urkiola, Leungane, Mirugain eta Orixolerako irteerak prestatu dituzte Otxandioko Berbalagunek eta Lizardi Mintza Taldeak.


Euskarazko mintzapraktika sustatu gura dute ekimenagaz; gela bateko zurruntasunetik atera eta Durangaldeko  paisaia eta mendi dotoreetatik dabiltzan bitartean euskaraz kontu-kontari aritzeko aukera eskaintzea da helburua. Hilaren 8ko irteeraren ondoren, Otxandioko kaleetan kantu-poteoan irtengo dira eta ondoren bazkiratara batuko dira Txokon.

 

  • ABENDUAK 6

NORA: Otxandio-Anboto-Urkiola
IRTEERA: 09:00etan, Otxandioko plazan

  • ABENDUAK 7

NORA: Indusi-Leungane-Durango
IRTEERA: 09:15ean, Indusiko autobius geltokian (Dimatik Otxnadiorako mendatean, 29. kilometroan). Arratsaldean Durangoko azoka bisiattuko dute.

  • ABENDUAK 8

NORA: Otxandio-Mirugain
IRTEERA: 09:00etan, Otxandiko plazan. 13:00etan, kantu-poteoa Otxnadioko kaleetan. 15:00etan, bazakria, Txokon.

  • ABENDUAK 9

NORA: Otxandio-Orixol
IRTEERA: 09:00etan, Otxandioko plazan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!