Bertso afaria egingo dute Jon Maia eta Maialen Lujanbiogaz

Anboto 2012ko aza. 26a, 08:08
Azaroaren 30ean, bertso afaria antolatu dute Mainondo ikastetxeko gimnasioan. Jon Maia eta gaur egungo Euskal Herriko bertsolari txapelduna, Maialen Lujanbio, ibiliko dira bertsotan, eta Asier Ibaibarriagak jarritako gaien inguruan jardungo dute

Azaroaren 30ean, bertso afaria antolatu dute Mainondo ikastetxeko gimnasioan. Jon Maia eta gaur egungo Euskal Herriko bertsolari txapelduna, Maialen Lujanbio,  ibiliko dira bertsotan, eta  Asier Ibaibarriagak jarritako gaien inguruan jardungo dute.

 

Bertso afaria 21:30ean hasiko da, eta sarrerak Fonda tabernan egongo dira salgai datorren martitzenera arte. Ekimena Otxandioko Udal Euskara Batzordeak eta Otxandioko Gazte Asanbladak antolatu dute.

 

Bertso afarian herri ginkanako sari banaketa egingo dute. Irabazleek jasoko dituzten sariez gain, aurten, nobedade moduan, beste bost sari banatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean. Parte-hartzea sustatzea da helburua. Hala, astebururen batean galderei  erantzun ez arren, inor ez da aukera barik geratuko; beti dago zer edo zer irabazteko aukera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!