Ginkanako lehen asteburuan 55 lagunek parte hartu dute

Anboto 2012ko aza. 16a, 08:44
Otxandioko euskara sailak IV. Herri Ginkana abiatu du. Pasa den barikutik astelehenera izan zen lehen jardunaldia. Hurrengo biak datozen asteburu bietan izango dira, barikutik astelehenera

Otxandioko euskara sailak IV. Herri Ginkana abiatu du. Pasa den barikutik astelehenera izan zen lehen jardunaldia. Hurrengo biak datozen asteburu bietan izango dira, barikutik astelehenera.

 

Herriko bederatzi tabernatan hizkuntzen eta Otxandioren inguruko bina galdera daude. Gura duenak galderak erantzun eta tabernetan dagoen kaxa batean sar ditzake. 

 

Lehen jardunaldian 55 lagunek parte hartu dute, eta Andoni Axpek lortu du punturik gehien: 13.  Hilaren 30ean, Mainondo eskolako gimnasioan izango den bertso afarian banatuko dituzte sariak. Irabazleak herriko jatetxe batean  lau lagunentzako afaria irabaziko du; bigarrenak, 50 euroko txartela, herriko dendetan gastatzeko. Parte-hartzaile guztien artean bost sari banatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!