Nagusien eguna ospatuko dute bihar eskolako gimnasioan

Anboto 2012ko aza. 10a, 08:34
Domekan nagusien eguna ospatuko dute Otxandion. Urtero legez, Mainondo eskolako gimnasioan batuko dira bazkaltzeko

Domekan nagusien eguna ospatuko dute Otxandion. Urtero legez, Mainondo eskolako gimnasioan batuko dira bazkaltzeko.

 

Jakinarazi dutenez, 137 jubilatuk eman dute izena bazkaritarako. Beste herri batzuetako jubilatuen elkarteko ordezkariak ere etorriko dira, Mañarikoak besteak beste,  hartuemon ona dute-eta. Honezkero, 30 urtetik gora daramatzate urtero-urtero bazkari hori antolatzen.

 

Bazkalostean Otxandioko jubilatuen elkarteak antolatu duen karta txapelketetako sariak ere banatuko dituzte eskolako gimnasioan bertan. 

 

Otxandioko Udala eta Pasealeku jubilatuen elkartea dira nagusien eguneko ekitaldien antolatzaileak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!