'Xentimorik gabe' antzezlana eskainiko dute gaur, Mekoletan

Anboto 2012ko aza. 10a, 08:32
Arkotxe kultur elkarteak antzerki emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, elkarteak Mekoletan duen egoitzan. Antzezlana Xentimorik gabe deitzen da, eta Inazio Tolosa eta Ramon Barea aktore ezagunek sortu eta antzezten dute

Arkotxe kultur elkarteak antzerki emanaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, elkarteak Mekoletan duen egoitzan. Antzezlana Xentimorik gabe deitzen da, eta Inazio Tolosa eta Ramon Barea aktore ezagunek sortu eta antzezten dute.

 

Antzezlanerako sarrera doakoa da. Osteko afarirako, aldiz, aurrez erositako txartela behar da. Guztira 45 bat lagun batuko dira afaritan. Xentimorik gabe lanean, Agirre eta Tolosa herrialdez herrialde ibili diren musikarien azalean sartuko dira: Ray eta Nick. Bi hamarkada lehenago amaigabeko birari ekin zioten munduan zehar: Frantzia, Amerika, Errusia, Kamerun... Aurten ordea, herrimina igarri dute, eta Honorio doktoreak etxera lehenbailehen itzultzea gomendatu die.

 

Mekoletako jaietatik kanpo, biharkoa da elkarteak antzezlan bat antolatzen duen lehenengo aldia. Urtean zehar auzotarrentzako hainbat ekimen prestatzen ditu Arkotxek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!